Arabako ESIaren XV. Krosean izena emateko epea zabalik

Arabako ESIaren Krosa 2025
Apirilaren 11n ospatuko da kros honen hamabosgarren edizioa. Helburua ESIko kideekin goiz on bat pasatzea da, zaletasun komun batez gozatuz

Mapa
Lasterketa 11:00etan hasiko da Zuazotik Zabalganako basora sartzeko aparkalekuan. Parte hartzaileek 4500 metroko distantzia egin beharko dute inguru natural honetan zehar.
Parte-hartzaileei ibilgailuak elizatik eta eskola zaharretik gertu uztea gomendatzen zaie, merezitako bazkariaz gozatzeko eta garaikurrak banatzeko topagune izango baitira.
Parte hartu nahi baduzu, helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz eman behar duzu izena: GORKA.SAENZDEBURUAGAPITILLAS@osakidetza.eus
José Monterorekin ere jar zaitezke harremanetan 677 102 938 telefono zenbakian.
XV KROSA-XV CROSS












