Arabako ESIk bat egin du haurren minbiziaren aurkako EiTB Maratoiarekin

EiTB Maratoiak egitasmo handi baten parte izateko gonbidapena luzatu dio euskal gizarteari, haurren minbiziaren kontra borrokatzeko: inoiz egin den ‘Lau teilatu’ abestiaren bertsiorik onena sortzea

EiTB Maratoiaren 20. edizioa dela eta, Arabako ESIk bideo bat grabatuko du “Lau teilatu” abestuz. Bideoa grabatzeko deialdia abenduaren 4an, asteazkena, izango da Pediatrian, AUO Txagorritxuko 1. B solairuan, 13:30ean.

Parte hartzera eta informazioa zabaltzera gonbidatzen zaituztegu. Eraman ditzakezue txanoak, betaurrekoak, ileordeak, pailazoen sudurrak, turutak, etab. Eta, batez ere, ondo pasatzeko gogoa.

Animatu!

Abestia deskargatu