Arabako ESIk Covid-19 Krisi Psikologikoan Esku-hartzeko Zerbitzua abian jarri du
Psikologo klinikoen talde batek profesionalen eskaerei erantzungo die, egungo egoerak eragiten duen inpaktua eta estresa minimizatzeko
Arabako ESIk laguntzarako eta bizikidetzarako baldintza pertsonal, sozial eta laboral hobeak ahalbidetzera bideratutako jarduketa multzo bat abiarazi du, egungo egoerak pertsonen artean eragin dezakeen inpaktu- eta estres-fasea minimizatzeko helburuarekin.
Horretarako, psikologo klinikoek osatutako talde batek laguntza eta babesa emango die profesionalei, bai eta pazienteekin nahiz senideekin sortzen diren egoerei ere.
Covid-19 Krisi Psikologikoan Esku-hartzeko Zerbitzura atzitzeko modua arduradunei eta bitarteko agintariei eskaera eginez izango da, eta horiek harremanetarako telefonoak emango dizkiete profesionalei.














