Arabako ESIko profesionalek Euskadiko Osasun Ituna lankidetza-jardunaldi batean hedatzea bultzatu dute

Arabako ESIko, Arabako Osasun Mentaleko Sareko eta Arabako Errioxako ESIko 80 profesional Vitoria-Gasteizen bildu ziren Euskal Osasun Itunaren 24 ildoen erronka operatiboak zehazteko, Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak gidatutako jardunaldi batean

Maiatzaren 6an Lakua-Arriagako Osasun Zentroan “Euskadiko Osasun Ituna gizarteratzeko eta hedatzeko jardunaldia” egin zen, Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak gidatutako topaketa batean. Arabako ESIko, Arabako Osasun Mentaleko Sareko eta Arabako Errioxako ESIko 80 profesional bildu ziren jardunaldian, eta elkarrekin lan egin zuten ibilbide-orri estrategikoak ezartzeko. Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, Lore Bilbaok, eman zion hasiera, eta eskerrak eman zizkien pertsona guztiei bertaratzeagatik. Ondoren, Osasuneko Sailburuorde Gontzal Tamayok, Euskadiko Osasun Itunaren ildo estrategikoen garrantzia azpimarratu zuen osasun-sistemaren etorkizunerako.

Saioan, parte-hartzaileak zortzi lan-mahaitan banatu ziren, taldeko dinamiken bidez planaren 24 ildo estrategikoak aztertzeko. Metodologia horri esker, erronkak eta aldaketa-palankak identifikatu izan ziren ikuspegi tekniko eta operatibo batetik, eta ondorioak atera ziren, toki-eremuan estrategia planifikatzeko funtsezko gida gisa.

Jardunaldia Enrique Bárezek, Arabako ESIko Zuzendari Gerenteak eta Carlos Ruiz de Vergarak, Arabako Errioxako ESIko Zuzendari Gerentak itxi zuten, jasotako iritzi eta ekarpen guztiak balioetsiz. Horiek dagoeneko Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari helarazi zaizkie.