Arnas birus sintzitialaren (ABS) aurkako immunizazioa Euskadin

Duela gutxi, ABSaren aurkako produktu immunizatzaile berri bat erabiltzeko baimena eman da

Antigorputz monoklonal humanizatua da, Nirsevimab, A-ABS eta B-ABS neutralizatzeko gai dena. Eraginkortasun- eta segurtasun-profil ona du.

Osasun Sailak, Euskadiko Txertaketen Aholku-Batzordearen gomendioei jarraituz, 2023-2024. ABSaren denboraldian haurrei Nirsevimab-ekin immunizatzea erabaki du. Horretarako, ABSak eragindako gaixotasun larria izateko arrisku handia duten biztanleak lehenetsi ditu, baita jaioberri osasuntsuak ere.

Nota inmunización VRS Nirsevimab-Osakidetza_13.10.2023 -eu