Arrisku psikosozialen ebaluazioa Arabako ESIan

Arabako ESIak berriro ekingo dio “Faktore psikosozialen ebaluazioa” izeneko jarduerari, gure zerbitzu-erakundeko langileen laneko arriskuen prebentzioaren eremuan sartzen diren alderdiei buruzkoa

Jarduera hori Langileen Zuzendaritzaren eskutik eta Prebentzioko Oinarrizko Unitatearen (POU-Lan Osasuna) laguntzaz egingo da, eta hiri-eremuko osasun-zentroetan (EAG barne) jarduera horiek egiten hastea aurreikusten da urritik aurrera. Era berean, jarduera bera AUO Txagorritxuko Sukalde-zerbitzuan ere egitea aurreikusten da.

Eskerrak emateaz gain, zuen lankidetzaren garrantzia gogorarazi nahi dizuegu. Ebaluazio mota honen metodologiaren berezko izaeragatik, langileak baitira ezinbesteko protagonista eta aktoreak. Lagundu prozesu honetan.

Lan-eremuko arrisku psikosozialen ebaluazioa

Lanpostu guztietan daude faktore psikosozialak. Horiek disfuntzional bihurtzen direnean, arrisku psikosozial izenekoak agertzen dira. Orduan eragin negatiboa izan dezakete, hainbat mailatan, langileen osasunean, horien ezaugarrien arabera.

Parte hartzeko, Inkestaguneko galdetegi bati erantzun besterik ez duzu egin behar. Horretarako, bi aukera izango dituzu: zure helbide elektroniko korporatibora helduko den mezu baten esteka baten bidez edo eskuragarri egongo den QR kode baten bidez. Mesedez, lagundu iezaguzu, zure laguntza beharrezkoa baita prozesu horretan emaitzak lortzeko.