AUO Santiagoko Liburutegiko liburu donazioa

Apirilaren 8tik 19ra arte hainbat liburu kenduko dira leku faltagatik

Arabako ESIko Liburutegiak jakinarazi du hainbat liburu kenduko direla, leku gutxi dagoelako. Zure erabilerarako aleren bat eraman nahi izanez gero, AUO Santiagoko liburutegira joan zaitezke egun eta ordutegi hauetan:

Noiz: apirilaren 8tik 19ra arte.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
Lekua: AUO Santiagoko liburutegia, Gorbea aretoan, B pabiloiko 1. solairuan.