AUOko profesional sanitarioak behar dira ariketa fisikoak estresaren murrizketan duen eragina ebaluatzeko
Prebentzioko Oinarrizko Unitateak, Bioaraba OII-ko laguntzarekin, ariketa fisikoak osasun-arloko profesionalen estresaren murrizketan duen eragina ebaluatzeko azterlan batean parte hartuko du
“Ospitaleko ariketa fisikoko esku-hartze gainbegiratuaren eraginkortasuna, osasuneko profesionalen estresa murrizteko” izeneko saiakuntza klinikoaren helburua da ebaluatzea lan-ingurune batean gainbegiratutako eta praktikatutako ariketa fisikoak osasun-profesionalen egoera emozionala eta fisikoa hobetzen duen.
Azterlana Arabako Unibertsitate Ospitaleko profesional sanitarioei zuzenduta dago.
Nola parte hartu
Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin jar zaitezke harremanetan:
- Telefonoa: 817265
- Helbide elektronikoa: SALUDLABORAL.HOSPITALTXAGORRITXU@osakidetza.eus
- Ikertzaile nagusia: Carina Alves Da Silva
Prebentzioko Oinarrizko Unitatea














