Badator Euskaraldia 2025

Parte hartzeko eskaera martxoaren 11n amaitzen da

Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da eta Euskal Herri osoan eragin nahi du. Ariketa sozial masibo honen helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrak euskara gehiago erabiltzera bultzatzea da eta, bide batez, inguruko entitateak ere euskaraz aritzeko neurriak eta aukerak zabaltzea.

Aurtengoa, laugarren edizioa izango da hau, eta udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.

Entitate moduan euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina dugula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu. Parte hartze hori banakakoa izan daiteke ahobizi edo belarriprest rola hartuta edo talde, zerbitzu edo erakunde gisa, arigune gisa identifikatuz, eta gure eremuan euskaraz aritzeko konpromisoa hartuz.

Beraz, has gaitezen motorrak berotzen, eta nola parte hartu nahi dugun erabakitzen.

Horretarako, Arabako ESIko Euskara Zerbitzuak parte hartzera gonbidatzen zaituzte, garaia baita txapak eskatzeko eta ariguneak identifikatzeko. Hori jakinarazteko, mezu elektroniko bat idatzi behar duzue euskara.arabaesi@osakidetza.eus helbidera. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 11 da.

Argibide gehiagorako ikus honako bideo hau.

Arabako ESIko Euskara Zerbitzua