Behin-behineko zerrendak Mugikortasun eta Egokitzapen deialdi irekia eta iraunkorra | Lan-poltsak eratzea 2022

2022ko maiatzaren 30ean aldi berean argitaratu ziren Mugikortasuneko eta Egokitzapeneko deialdiaren behin-behineko zerrendak, bai eta 5 lanpostu espezifikoen mugikortasunerako deialdia ere

Prozesu horren bidez, Arabako ESIko profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.

Deialdi honen berritasuna da mugikortasunaren deialdi orokorrarekin batera ezagutza espezifikoak dituzten 5 erizaintzako lanpostu deitzen direla.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko, deialdi hauek argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eta 2022ko ekainaren 13ra arte egongo dira zabalik, egun hori barne. Alegazioak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 13ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Hurrengo estekan deialdiari buruzko informazio guztia hautagaien eskura jartzen dira.