Behin-betiko zerrendak Mugikortasun eta Egokitzapen deialdi irekia eta iraunkorra · Poltsak 2025
Gaur, 2025eko abenduaren 15ean, aldi berean argitaratu dira Mugikortasuneko eta Egokitzapeneko deialdiaren behin betiko zerrendak, bai eta deialdi espezifikoaren behin betiko zerrendak ere
2025eko abenduaren 15ean Mugikortasuneko eta Egokitzapeneko deialdiei dagozkien behin-betiko zerrendak argitaratu dira. Prozesu honen bitartez, Arabako ESIko profesionalek bere karrera profesionala beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.
Deialdi honetan, mugikortasuneko deialdi orokorrarekin batera, ezagutza espezifikoak dituzten erizaintzako 6 lanpostu eta ezagutza espezifikoak dituen erradiodiagnostikoko teknikari lanpostu bat deitzen ziren.
Esteka honetan, izangaien eskura jartzen da horri buruzko informazio guztia.














