Behin betiko zerrendak Mugikortasun eta Egokitzapen deialdi irekia eta iraunkorra | Lan-poltsak eratzea 2022

2022ko ekainaren 22an argitaratu ziren Mugikortasuneko eta Egokitzapeneko deialdiaren behin-betiko zerrendak, bai eta 5 lanpostu espezifikoen mugikortasunerako deialdia ere
Prozesu horren bidez, Arabako ESIko profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.
Deialdi honen berritasuna da mugikortasunaren deialdi orokorrarekin batera ezagutza espezifikoak dituzten 5 erizaintzako lanpostu deitzen direla.
Hurrengo estekan interesdunen eskura jartzen da deialdiari buruzko informazio guztia.













