Beroaren ondorioak saihesteko plana 2019
Osasun Sailak profesionalen eskura jarri du dokumentu hau: “Tenperatura altuek EAE-ko biztenleen osasunean eduki ditzaketen ondorioak saihesteko ekintzak 2019. urtea”. Bertan jasotzen dira ekarritako sektoreetara zuzendutako neurri zehatzak eta tenperatura gehiegikerien inpaktua osasunaren gainean sufritzearekin populazio suszeptibilitatedunagoa
Tenperatura altuek edo muturrekoek ondorio negatiboak dituzte osasunean; gaixotze-tasaren edo heriotza-tasaren areagotzea izaten da ondorio horien isla, batez ere klima epeleko eremuetan. Ebidentzia oso zabala eta trinkoa da, eta 2003ko udan Europan izandako heriotza-tasa izugarria da horren erakusgarri.
Muturreko tenperaturek biztanle guztiei eragin diezaiekete, baina adinekoak, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, erakundeetan daudenak, erietxeetan daudenak, 4 urtetik beherako haurrak eta etxegabeak diren edo baldintza egokitan ez dauden etxeetan bizi diren pertsonak dira ahulenak.
“Muturreko tenperatura beroek EAEko biztanleen heriotza-tasan izandako ondorioak” azterketak EAEn 1986tik 2006ra arteko udetan bero handiak eragindako ezohiko heriotza-tasak aztertzen eta tipifikatu ditu. Aztertutako aldi horretan, oso heriotza-tasa handiak izan ziren, horien aurretik edo ondoren aldi horretako 11 udatan (ekaina-iraila) heriotza-tasa handi edo ertainak izan eta gero, eta beste 6 udatan, berriz, heriotza-tasa oso handi bat, gutxienez. Hirurogeita lau (64) urtetik gorako pertsonei eragin zieten gehien, eta heriotza- tasa handienak zirkulazio-sistemaren gaixotasunen eta minbiziaren ondoriozkoak izan ziren.
Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Aditu Taldearen (KAGAT) Bosgarren Ebaluazio Txostenaren (AR5) proiekzioen arabera, muturreko tenperatura beroekin lotutako gertaera gehiago izango dira XXI. mendean, eta ohikoak izateaz gainera, luzeagoak ere izango dira bero-boladak.
Hori dela-eta, beharrezkoa da muturreko tenperaturek osasunean dituzten ondorioak saihesteko prebentzio planak ezartzea. Plan hauek alerta sistemak eta herritarrentzat, oro har, herritar-talde espezifikoentzat, egoitzetarako eta osasun laguntzako hainbat mailatarako gomendioak eduki behar ditu.
Beroaren ondorioak saihesteko plana 2019















