Bioaraba | Covid-19 proiektuetarako dirulaguntzen barneko ezohiko deialdia
Ekainak 25ean, ireki zen Vital Fundazioa – Bioarabak antolatutako Covid-19 proiektuetarako dirulaguntzen barneko ezohiko deialdia eskatzeko epea
Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 10ean bukatuko da
Deialdiaren oinarriak eta bete beharreko dokumentazioa Bioaraba.-ren webgunean egongo dira eskuragarri.
Gogorarazten dizuegu ikertzaile nagusiak Bioarabari atxikita egon beharko duela eta kontratuzko lotura izan beharko duela Araba ESIrekin, Arabako Errioxako ESIrekin edo Arabako Osasun Mentaleko Sarearekin.
Deialdi hau, funtsean, Araban garatzen diren Covid-19ari buruzko ikerketa-proiektuei zuzenduta dago, eta ikertzaile klinikoak buru dituzten ikerketa unizentrikoei ematen zaie lehentasuna. Finantzatu ahal izango dira, halaber, arestian aipatutako baldintzak betetzen dituzten eta dagoeneko hasita dauden ikerketa-proiektuak, baldin eta gauzatzeko finantzaketa osagarria behar badute.
















