Bioaraba OII · Memoria zientifikoa 2023

Memoria zientifikoaren helburua institutuan bertan abian jarri eta garatutako ikerketa eta ekimen berritzaileak zabaltzea da
Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak bere 2023ko memoria zientifikoa argitaratu du, eta haren helburu nagusia institutuan bertan abian jarri eta garatutako ikerketa eta ekimen berritzaileak zabaltzea da. Jarduera horiek ikertzaileen eta osatzen duten egituraren elkarlanari esker gauzatu dira, eta horien emaitzek Bioarabaren bilakaera eta hazkundea egiaztatzen dute, eta hori funtsezkoa da egungo eta etorkizuneko erronka guztiei aurre egiteko.
Bioarabako Ikerketa Taldeek egindako ikerketa, proiektu eta argitalpen zientifiko guztiak, dokumentu honetan jasotakoak, ezagutzera gonbidatzen zaituztegu institututik.
Bioaraba OII













