Bioaraba OII-Arabako Erizainen Elkargo Ofizialaren Erizaintzako Ikerketa eta Berrikuntza Proiektuen Sarien III. deialdia

Laguntzak eskatzeko epea 2023ko abenduaren 21etik 2024ko otsailaren 15era bitartekoa da, biak barne

Bioaraba OII-Arabako Erizainen Elkargo Ofizialaren Erizaintzako Ikerketa eta Berrikuntza Proiektuen Sarien III. deialdiarako eskaerak aurkezteko epea ireki da. Deialdi horretan ikerketa eta berrikuntza kliniko aplikatua lehenesten dira.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak Arabako Erizainen Elkargoan kolegiatuta dauden ikertzaileek egindako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak izango dira. Proiektuek 12 hilabeteko iraupena izan dezakete gehienez. Halaber, lehen aipatutako baldintzak betetzen dituzten ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak ere finantzatu ahal izango dira, baldin eta dagoeneko hasita badaude eta gauzatzeko finantzaketa osagarria behar badute.

Eskabideak tramitatzeko, dokumentazioa bidali behar da convocatorias@bioaraba.org helbide elektronikora, mezuaren gaian honako hau jarri behar da: Arabako Erizaintzako Eskola Ofiziala-Bioaraba OII Ikerketa eta Berrikuntza Proiektuetarako Sarien III. Deialdia, eta proiektuaren izena.
Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
  1. Proiektuaren memoria zientifikoa.
  2. Proiektuaren memoria ekonomikoa.
  3. Ikertzaile taldea.
  4. Ikertzaile taldeko kide guztien curriculum vitaea eredu normalizatuan (Osasun Sailaren curriculum-ereduak onartuko dira, bai eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren-FECYT curriculum vitae laburtua ere).

Dagokion dokumentazioa hemen dago eskuragarri: https://www.bioaraba.org 

Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 945 207 925.

Bioaraba OII