Bioarabako “Ikerlunch” bigarren saioa | IV. Arloa: Diagnostiko eta Terapeutika Onkologikoa
Datorren irailaren 21ean, 13:00etan, Bioarabako bigarren Ikerlunch saioa egingo da Arabako Medikuen Elkargo Ofizialeko (ICOMA) ekitaldi-aretoan
Bioaraba Ikerketa Sanitarioko Institutuaren XXIII. Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldien esparruan, Ikerlunch izeneko saioak antolatzen hasi dira, institutuko I+G+b arloen eta arlo bakoitzeko taldeen artean “zubiak eraikitzeko”.
Bioaraba OIIak 400 ikertzaile baino gehiago ditu, eta bere Plan Estrategikoan lehenetsitako zazpi arlo zientifikotan banatzen dira. Arlo bakoitzak, aldi berean, institutuaren oinarrizko unitateak osatzen dituzten ikerketa-taldeak biltzen ditu. Guztira 45 ikerketa- eta berrikuntza-talde dira, eta horietatik 30 Arabako ESIako ikertzaile klinikoetatik datoz, 10 EHUko Arabako Campusetik, 1 Arabako Errioxako ESIatik, 1 Arabako Osasun Mentaleko Sareko talde batetik, eta 3 talde misto, UPV/EHUko langile klinikoek eta ikertzaileek osatuak.
Lehenengo Ikerlunch saioa joan den ekainaren 22an egin zen, Andrés Canut, Bioaraba OIIko Farmazia-garapeneko, Gaixotasun Infekziosoetako, Hanturazko Gaixotasunetako eta Immunomediatuetako Arloko koordinatzaileak eta Arabako ESIako Mikrobiologia atalburuak zuzenduta.
Oraingo honetan, Bioaraba OIIko Diagnostiko eta Terapeutika Onkologikoaren Arloko arduradun eta José Javier Aguirrek, Arabako ESIako Anatomia Patologikoko mediku ondokoak, dinamizatuko du saioa.
Jardunaldian zehar, otamen bat emango da, eta, ondoren, esposizio bat, arlo bakoitzeko arduradunak gidatuta. Helburua da arlo bakoitzak bere taldeen ikerketa ezagutzea, eta, sinergiak sortzeko, beste ikerketa-talde batzuetako koordinatzaileak joango dira bilkurara.
Bertaratuko zarela baieztatzeko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu honako helbide honetara: bioaraba.hua@osakidetza.eus
Bioaraba OII














