Bioef | 2017ko Memoria

Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+Bko jarduera

BIOEF 2002an sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bultzatuta, Euskal Osasun Sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko, eta autonomia, estatu eta nazioarteko mailako osasun-ikerketan eta -berrikuntzan diharduten sektoreen arteko kolaborazio-esparru izateko.

Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+B koordinatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da, besteak beste, eta, horretarako, I+G+B guztiz kudeatzeko tresna bat du, Euskal Osasun Sistema Publikoa osatzen duten Ikerketa-Institutuek partekatzen dutena.

Dokumentu hau Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+B jardueren lehen txosten osoa da; alegia, arlo horretan azken urteetan egindako jardueraren datuak eta egindako aurrerapen eta lorpen nagusiak jasotzen dituen baterako ahalegina.

Deskargatu hemen Eukal Osasun Sistema Publikoaren I+G+B jardueren txostena