Bioef | Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+Bko jarduera

Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+Bko jarduera

BIOEF (Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioa), EAEko sektore publikoko fundazioa, 2002an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren laguntzarekin, Euskadiko osasun-sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta kolaborazio-, kooperazio- eta komunikazio-esparru bat osatzeko erkidegoetan, Estatuan eta nazioartean osasun ikerketan eta berrikuntzan diharduten hainbat sektoreren artean.

Fundazioak, Osasun Ikerketa Institutuekin batera (Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak batetik eta, Kronikgune osasun zerbitzuen ikerketa institutua, bestetik) eratzen dute Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+b-ko entitateak. BIOEF erakundearen betekizuna da, Ikerketa Institutuekin lankidetzan, besteak beste, erkidego mailan, estatu mailan eta nazioartekoan onartutako ikerketa eta berrikuntza adierazle eta datu nagusiak eskainiko duten I+G+b-ren kudeaketarako prozedura eta irispide bateratuak zehaztea, zeinak jarduera hori bistaratzeaz gain, arlo horretan erabakiak hartzea erraztuko duten. Sistemak I+G+b kudeatzeko sistema bakar berbera erabiltzeak ahalbidetzen du hori.

Dokumentu honek, osotasun ikuspegitik, 2018an garatutako Euskal Osasun Sistema Publikoaren I+G+b-ko jarduera nagusiak eta emaitzak biltzen ditu.