Bottom-up proiektuen 2023 deialdia irekitzea
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 3tik abuztuaren 1era artekoa da
Bottom-up eta top-down proiektuak Kontratu Programaren (KP) kalitate eranskineko ebaluazio-ereduaren ataletako bat dira. Jardunbide egokiak hedatzeko eta osasun-sare osora zabal daitezkeen hobekuntzak ekartzeko abiapuntua izatea nahi da. Gaur egun, atal hau kalitate-eranskin horri esleitutako puntu guztien % 15 da. Dokumentu hau Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Osasuneko lurralde ordezkaritzek koordinatuta egin da, eta Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak onartu du.
Bottom-up (BU) proiektuak ekimen berritzaileak dira, osasun-erakundeen oinarritik sortuak, eta osasun-sareko profesionalek diseinatzen eta garatzen dituzte. Jardunbide egokiak, erabiltzaileei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzeko proiektuak, antolaketa-proiektu berritzaileak edo beste erakunde batzuetan jada garatutako ekimenak izan daitezke. Profesionalen ekimen berritzaileak jasotzen eta bultzatzen saiatzen dira, betiere erakundeen helburu estrategikoekin lerrokatuta badaude eta diseinu egokia badute. Proiektu horien filosofia osasun-erakundeetan ezagutza sortzea eta berrikuntza sustatzea da.
Bottom-up proiektuak, ahal dela, izango dira:
- Berritzaileak.
- Pazienteen eta biztanleriaren osasuna hobetzea sustatuko dute.
- Proiektua eremu edo erakunde gehiagotara zabaltzeko aukera jasoko dute.
Proiektuek arduradun edo koordinatzaile bakarra izango dute, eta konpromiso guztiak betetzeaz arduratuko da (ekintzak, kronograma, azken ebaluazioa, etab.).














