Bottom-up proiektuen 2026 deialdia irekitzea
Bottom-up proiekturen bat bidali nahi baduzu, Arabako ESIko Kalitateko Unitatearekin jarri harremanetan urriaren 24a baino lehen
Profesionalek bultzatutako proiektuak (bottom-up) programa-kontratuaren kalitate-eranskineko ebaluazio-ereduaren ataletako bat dira. Jardunbide egokiak hedatzeko eta osasun-sare osora (top-down) zabal daitezkeen hobekuntzak ekartzeko abiapuntu izan nahi dute.
Deialdi honen helburua profesionalek beraiek sortutako hobekuntza-proiektuak bultzatzea da. Jardunbide egokiak, pazienteei eta erabiltzaileei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko ekimenak eta beste erakunde batzuetan jada garatutako ekimenak barne hartzen dituzte, betiere Osasun Sailaren eta Osakidetzaren helburu estrategikoekin lerrokatuta badaude eta antolaketa eta diseinu egokiak badituzte.
Proiektuetan arduradun edo koordinatzaile bat egongo da, konpromisoak betetzen direla zaintzeko (ekintzak, kronograma eta azken ebaluazioa, etab.). Osasun Sailak top-down proiektu gisa hautatu ahal izango ditu argi eta garbi frogatuak dauden eta beste erakunde sanitarioetara heda daitezkeen profesionalek sustatutako proiektuak. Horretarako, Osasun Sailak jarraibide zehatzak eta homogeneoak ezarriko ditu. Interesgarritzat jotzen diren proiektuak, halaber, kalitate-adierazle gisa aplikatu ahal izango dira ondorengo programa-kontratuetan.
Proiektuen helburuek lotura izan beharko dute 2030erako Osasun Planaren helburu orokorrekin, Osasun Sailaren ildo estrategikoekin eta Osakidetzaren 2023-2025erako Plan Estrategikoarekin:
- Haurrak eta nerabeak beren osasun-potentzial guztiarekin jaio, hazi eta gara daitezen lortzea.
- Osasuna hobetzea eta morbimortalitatea murriztea.
- Bizitza betearen ikuspegira bideratutako zahartzea lortzea.
- Kalitateari, humanizazioari eta segurtasunari dagokienez, jasangarritasuna eta bikaintasuna lortzea Euskadiko asistentzia-sistema sanitarioetan eta soziosanitarioetan.
- Osasun Publikoaren Sistema indartzea, egungo erronkei eta erronka berriei aurre egiteko.
- Ingurune eta komunitate osasungarriak, jasangarriak eta erresilienteak sortzea eta garatzea, eta klima-aldaketari erantzutea.
- Euskadin ikerkuntzan eta berrikuntzan inbertitzea eta osasunean eragiten duten sistemak hobetzeko aplikatzea.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 15tik urriaren 31ra artekoa izango da, baina Bottom-up proiekturen bat bidali nahi baduzu, Arabako ESIko Kalitateko Unitatearekin jarri harremanetan, urriaren 24a baino lehen, helbide elektroniko honetan: calidad.osiaraba@osakidetza.eus














