Call Center-a irabazle Araba ESIko gabon apaingarrien II. lehiaketan
by infoBerriak · Published · Updated
Lehiaketaren II. edizio honetan parte-hartzea bikoiztu egin da, 36 osasun zentro, zerbitzu, lan talde eta unitate animatu dira euren proposamenak igortzera.
Lehiaketaren helburua arreta humanizatzea da eta profesional, paziente, erabiltzaile eta familia artean ilusioa piztea.
Aurkeztutako 36 konposaketak esku-bete ilusio, sorkuntza eta lan taldearen lan eskerga eskaintzen digute. Horietako baten batean 60 profesional baino gehiagok hartu duela parte adierazi digute eta beste zenbaitetan berriz, zentroko paziente eta erabiltzaileek.
Zur eta lur uzten gaitu erabilitako birziklatze materialen ugaritasunak, bendak, kotoi, analitika tutuak, toallak, oinetako estalkiak, eskularruak, liburu zaharrak, kaxak zentroetan artatutako pertsonen aniztasuna ere hainbat apaingarrietan presente dago, esaterako, hainbat hizkuntzatan zoriontzen gaituzte.
Lan aukeratua Call Center-eko taldeak aurkeztu du eta jasoko duen saria gabon-saski bat izango da.
Zorionak eta bejondeiela irabazleei!! Mila esker parte-hartzen duzuen profesional guztiei urtez egun hauetan Araba ESI apaintzeko hartzen duzuen lanagatik, horrela, gure zentroak lagunkoiago eta abegikorragoak izatea lortzen baituzue.
Mila esker!
Zorionak eta Urte Berri On!!
Apaingarri irabazlea:
Lehiakideak:
Kirurgia gelak. 2. solairua - AUO Txagorritxu
Errehabilitazioa. Beheko solairua - AUO Santiago
Lakuabizkarra Osasun Zentroa
Eguneko Ospitale Medikoa eta Minaren Unitatea - AUO Txagorritxu
Sansomendi Osasun Zentroa
Zabalgana Osasun Zentroa
Anatomia Patologikoko Laborategia - AUO Txagorritxu
Hemodialisi Unitatea - AUO Santiago
Amaetxea - AUO Txagorritxu
Traumatologia 3. A - AUO Txagorritxu
Nefrologia 7. C - AUO Txagorritxu
Harrera - AUO Txagorritxu
Nefrologia - AUO KKKK
Zaramaga Osasun Zentroa
Pediatria - AUO KKKK
Kirofanoa - AUO Santiago
Pediatria - AUO Txagorritxu
Eguneko Ospitale Onko-Hematologikoa - AUO Txagorritxu
Zaballa Osasun Zentroa
Farmatzia - AUO Txagorritxu
Larrialdietako Harrera - AUO Txagorritxu
Onkologia Radioterapikokoa eta Fisika Medikoa - AUO Txagorritxu
Laborategi Nagusia - AUO KKKK
Estadistika eta Metodologia Unitatea
Larrialdiak - AUO Txagorritxu
Barne Medikuntza - AUO Santiago
Gazalbide Osasun Zentroa
Alergologia eta Inmunologia Klinikokoa - AUO KKKK
Neumologia eta Zainketa Aringarriak 4. B - AUO Santiago
Larrialdietako Laborategia - AUO Txagorritxu
Call Center
Odol Bankua - AUO Txagorritxu
Traumatologia 3. C - AUO Txagorritxu
Esterilizazioa - AUO Txagorritxu
Kirugia Orokorra 2. A - AUO Txagorritxu













