Kardiologia zerbitzuko buruzagitzari utzi dio Fernando Arósek
2016ko martxoaren 31n Fernando Arós Borau doktoreak 65 urte betetzeak ekarri dio gure erakundean egiten duen jardueraren aldaketa.
2016ko martxoaren 31n Fernando Arós Borau doktoreak 65 urte betetzeak ekarri dio gure erakundean egiten duen jardueraren aldaketa.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan, odola eta ehunak emateak eta odol-osagai, ehunak, zelula jasotzeak edo inplanteak egiteak eragiten dio urtean 100.000 pertsona baino gehiagori. Euskadin eta Araba ESIko zentroetan transfusioa jasotzen duten pertsonen kopuru handia kontuan hartuta, ezinbestekoa da pazientearen segurtasuna bermatzea transfusioaren prozesua osoan zehar. Hori dela eta laster transfusio prozesuan segurtasun sistema bat ezarriko da Araba ESIn.
Araba ESIko profesionalek lehentasunezko hizkuntza erregistratzea Enplegatuaren Atariaren bidez.
2016ko martxoaren 15ean Araba ESIko Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu klinikoen erabateko integrazioa osatu egin da. Txagorritxuko areto nagusian izandako bilera batean ofizialdu da Araba ESIko Barne-medikuntzako zerbitzua eratzea
Aurretiaz informazioa eman den bezala, martxoaren 1etik Traumatologiako kanpo-kontsultak berrantolatu dira. Horrela, arlo honetako atalak desagertu dira eta Traumatologia Orokorreko kontsulta bat sortu da (lehentasunezkoa eta ohikoa).
Zerbitzu-erakunde honetan Euskara erabilera planak ezarritako araudia ez errespetatzearren, Euskara zerbitzuak jaso dituen kexa guztiak direla bide, laguntza eta partaidetza eskatzen dizuegu, izan daitekeen edozein gabezia zuzentzeko
Martxoaren 1etik aurrera, Traumatologiako kontsultek izango dute egiturako aldaketa bat. Lehen kontsulak ez dira azpi-espezialitatearen atalaren araberakoak izango, orain arte bezala; baizik eta, traumatologo batek artatuko duen kontsulta orokor bat izango da, haren azpi-espezialitatea kontuan hartu gabe.
Osasun Saileko Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazioko Zuzendaritzak, Osakidetzako profesionalen laguntzarekin batera, aztertu ditu haurren minbiziaren tratamenduaren egoera eta zainketa aringarri pediatrikoak, dauden plan eta estrategiekin egokitzeko eta bat egiteko.
AUOren berrantolaketan aurrera egiteko xedeaz eta Plan Funtzionalari eta Plan Zuzentzaileari jarraituz, 2016ko otsailaren 1etik, astelehena, Txagorritxu eraikinean (5.A, 5.C eta 7. C solairuetan) elkartuko da Akutuen kardiologia guztia, eta, berriz, Santiago eraikinean itxiko dira paziente kardiako...
AUOren berrantolaketan aurrera egiteko xedeaz eta Plan Funtzionalari eta Plan Zuzentzaileari jarraituz, 2016ko otsailaren 1etik, astelehena, Zainketa Aringarrien Unitateko ospitaleratzeak egingo dira AUO Santiagoko ospitaleratzeko erreferentziazko solairuan (6.B).