Datu pertsonal sanitarioak (IX) | Datuen babesa eta administrazioko eta kudeaketako langileak

Langileen Zuzendaritzak osasun-arloko datu pertsonalei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu batzuk gogorarazten dizkigu

Datuen tratamendua, zerbitzuak administratzeko eta kudeatzeko

Zentroko administrazio- eta kudeaketa-lanez arduratzen diren osasun-zentroko langileek funtzio horiekin lotutako historia klinikoko datuak eskura ditzakete, hala nola bisita bat programatzeko edo pazienteei zerbitzu bat fakturatzeko beharrezkoak direnak. Langile horiek beharrezko izapideak egiteko ezinbestekoak diren datuak eskuratu besterik ez dute egin behar.

Pertsona bat laneko bajan dagoela dioen informazioa osasun-datu bat al da langileari eragiten dion gaixotasuna ezagutzen ez bada?

Bai, bere osasun-egoerari buruzko informazioa ematen duelako.

Langileen Zuzendaritza