Datu pertsonal sanitarioak (VI) | Osasun-zentroek eta -profesionalek pazienteen informazioa babestu behar dute

Pertsonen Zuzendaritzak osasun-arloko datu pertsonalei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu batzuk gogorarazi dizkigu
Osasun-zentroak behartuta daude pazienteen eskubideak eta datuen segurtasuna (konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna) bermatzeko behar diren neurriak hartzera, kasu bakoitzean tratamenduak dituen arriskuen azterketa batetik abiatuta.
Ezarri beharreko neurrietako bat historia klinikorako sarbideen erregistro bat da. Erregistro horretan, datu hauek jaso behar dira sarbide bakoitzerako:
- Informazioa eskuratu zen eguna.
- Zein osasun-zentrotatik sartu den informaziora.
- Sartzen denaren nortasuna eta lanbide-kategoria.
- Kontsultatutako informazioa.
Pertsonen Zuzendaritza













