Datu pertsonalen babesa Osakidetzan

Pertsonen Zuzendaritzak osasun-arloko datu pertsonalei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu batzuk gogorarazten dizkigu
Osakidetzak, datu pertsonalen tratamenduaren arduradun den aldetik, eta indarrean dagoen legeriaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa] eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak bermatzen dute bere misioa garatzeko eta zerbitzuak emateko erabiltzen dituen datu pertsonalen segurtasuna.
Enplegatu publikoak, osasunaren erabiltzaileak eta datu pertsonalak tratatzeaz arduratzen diren pertsonak garen aldetik, kasu askotan, datu sentikorrak, hala nola osasunari buruzkoak, arduraz, erantzukizunez eta errespetuz jokatu behar dugu pertsonekiko, haien intimitatearekiko eta datu horiei buruz bermatu behar dugun konfidentzialtasunarekiko, datuak babesteko legezko bermeak segurtasunez betetzea eta lanpostu bakoitzeko lana gauzatzea ahalbidetuko diguten arau eta neurri batzuen bidez.
Pertsonen Zuzendaritza













