Datuak Babesteko Lege Organikoa: erabiltzaileen betebeharrak
Osakidetzako Segurtasun Agiriaren 100. arauaren arabera, datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen dutenek ezagutu behar dituzten betebeharren laburpena azaltzen da
- Datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen duen pertsona orok jakin behar du datu horien «erabiltzaile» gisa jokatzen duela, eta, horren ondorioz, sekretu profesionala bete behar duela.
- Sekretu profesionala gordetzeko betebeharrak denbora mugagabea du, baita Osakidetzarekin duzun harremana amaitu ostean ere.
- Sistemara sartzeko kredentzialak norberak bakarrik erabiltzekoak dira.
- Eskura dituzun baliabideak zure lana betetzeko bakarrik dira.
- Zure esku utzitako ekipoa babestea zure ardura da.
- Behar bezala baimendutako ekipoak bakarrik konekta daitezke sare informatikora.
- Mahai gainean, zure lanerako behar duzun informazioa baino ez duzu izango.
- Behar den baimena dutenek bakarrik erabil ditzakete euskarri erauzgarriak (CDak, DVDak, USB memoriak, kanpoko diskoak…).
- Baimena duten erabiltzaileek gailu adimendun mugikorrak erabil ditzakete, eta horiek PIN/pasahitzarekin babestu behar dituzte.
- Posta elektronikoa, salbuespenak salbu eta ezarrita dauden bermeak baliatuta, datu pertsonalik ez duten mezuetarako da.
- Informazio zifratua partekatzen baduzu, deszifratzeko pasahitza bide ordezko edo seguru baten bitartez jakinarazi beharko da.
- Behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik eskatu behar da, eta, informazioa emateko orduan, behar den baimena duenari bakarrik eman behar zaio.
- Edozein erabiltzailek, datuen segurtasunerako kaltegarria den edo izan daitekeen gorabeherarik atzemanez gero, bere erakundeko segurtasun arduradunari jakinarazi behar dio.
- Ez da dokumenturik ahaztuta utzi behar inprimagailuetan, batez ere datu pertsonalak dituztenak.
- Datu pertsonalak dituzten paperezko dokumentuak giltzapean gorde behar dira armairuetan edo tiraderetan.
- Datu pertsonalak dituzten paperezko dokumentuak suntsitu egin behar dira, gehiago behar ez badira.
- Hauek dira Osakidetzaren bide digital ofizialak: webgune korporatiboa, egoitza elektronikoa eta sare sozialak, komunikazio korporatiboko arloaren esku.
Pertsonen Zuzendaritza














