DBEO-ko Lege abisuen ereduak
2018ko maiatzetik aplikagarria den Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 13. artikuluaren arabera, herritarrei informazioa eman behar diegu Osakidetzan egiten diren datu pertsonalen tratamenduen alderdi zehatz batzuei buruz
Eusko Jaurlaritzako Datu Babeserako Ordezkariak premiatu egiten gaitu legezko ohar guztiak DBEOra egokitzeko, bai galde-sortetan (paperezkoak zein elektronikoak) bai webgune eta abarretan, gure erantzukizunpean baldin badaude.
Aspalditxoan Lege Oharren eskuliburua bidali zen, zuzendaritza, arlo eta zerbitzuen esku jartzeko eta aipatutako eginbeharra betetzeko.
Oraingoan, bertsio berria bidaltzen da, Osakidetzako datu pertsonalen tratamendu bakoitzean aplikagarri diren azken aldaketekin.
Argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan zeure zerbitzu-erakundeko segurtasun arduradunarekin.














