Deialdia | Arabako ESIko Asistentzialeko Batzordea

Araba ESIko Etika asistentzialeko Batzordeak (EAB), bere araudiaren arabera, berritu egingo da, eta, horretarako, kide berriak beharko ditu, bereziki, baina ez esklusiboki, Lehen Mailako Arretarekin, Ginekologiarekin, Pediatriarekin eta Psikiatriarekin zerikusia duten fakultatiboak

Ezinbesteko baldintza bakarra Bioetikan prestakuntza izatea da: Arabako ESIk eskaintzen duen Bioetikarako sarrera ikastaroa edo antzeko ikastaroak egin izana.

Gainera, honako hauek baloratuko dira:

  • Esperientzia Arabako ESIn.
  • Beste EAZ batzuetako kide izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Eztabaida-esperientzia.

Arabako ESIko KEA hilero biltzen da, hileko bigarren asteazkenean, 15: 30etik 17: 30era.

Hauek dira funtzio nagusiak:

  • Erakundeari jarduera-protokoloak proposatzea gatazka etikoak sortzen diren egoeretarako, behin eta berriz edo noizbehinka aurkezten direnak.
  • Esku-hartzaileen artean (osasun-profesionalak, erabiltzaileak/senideak eta erakundeak) gatazka etikoak sortzen dituzten egoeretan erabaki klinikoaren prozesua aztertzea, aholkatzea eta erraztea.
  • Kasu zehatzetan txostenak eta gomendioak egitea.
  • Araba ESIko profesionalen eta, bereziki, Batzordeko kideen prestakuntza Bioetikoan laguntzea.

Parte hartu nahi baduzu, bidali formularioa inprimakia helbide honetara:

CALIDAD.OSIARABA@osakidetza.eus o CEA.ARABA@OSAKIDETZA.EUS

Formularioa deskargatu