Deialdia | “Paula Ruiz de Gordoa Körner V. saria”
2016ko abenduan, Irakaskuntza Batzordeak ikerkuntzako jarduerarik hobereneko egoiliarrari sari bat sortzea onartu zuen
Sari hau Ikerkuntzako Batzordearekin adostua dago aurretik. Batzorde horrek izangaiak izendatu eta saritua hautatzeko lanak berrikusten ditu. Araba ESIko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko egoiliar guztiei zuzenduta (BAME, BAEE, BAPE, BAFE…) dago.
2016an zendu zen Paula Ruiz de Gordoa Körner
Hematologiako egoliarraren omenez sortutakoa, eta horrexegatik sari horrek haren izena darama.
Irakaskuntza Batzordearen helburua da espezialitate guztietako egoiliarren ikerkuntza bultzatzeaz gain, lehentasun handikoa den lan arlo horri ikusgarritasuna ematea.
Saria 2021eko uztailaren hasieran aurreikusitako egoiliarrentzako harreran emango da, eta 500 euroko diru-aurrekontua izango du egoilarraren prestakuntzari begira. Aurreko deialdietan arrakasta handia izan zuen, eta aurten errepikatzea espero dugu.
Guztiok aurkeztera animatzen zaituztegu, baita iaz aurkeztu zinetenei ere. Horretarako, juancarlos.alonsoblas@osakidetza.eus helbide elektronikora hurrengo informazioa bidaltzeko eskatzen dizuegu:
- Parte hartu duzuen artikuluen berri, aldizkariaren datuak eta honen oihartzuna.
- Kongresuetako hitzaldiak edo komunikazioak, posterrak, eta aurkezpen-tokia, eta abar (bertakoa, nazionala, nazioartekoa).
- Sariak, saririk lortuz gero.
- Parte hartzen ari zareten ikerkuntza-proiektuak, bekak, etab.
- Bestelako meritu batzuk.
Egoitzaldiaren amaiera-datan egiazta daitezkeen ikerketa-lanak onartuko ditugu.
Dokumentazioa jasotzeko azken eguna ekainaren 1a da, 08:00etan.
Sari bat beti da pozteko arrazoia eta gure ibilbide profesionalerako laguntza, baina guzti horren gainetik, Paulari egin diezaiokegun omenaldirik handiena dela uste dugu.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!
Irakaskaskuntza Batzordea














