Deialdia | “Paula Ruiz de Gordoa Körner VIII. saria”

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 26tik apirilaren 22ra izango da, 23:59an

2016ko abenduan, Irakaskuntza batzordeak ikerkuntzako jarduerarik hobereneko egoiliarrari sari bat sortzea onartu zuen. Aldez aurretik Ikerketa Batzordearekin adostutako saria da, baloratu beharreko lanak berrikusten dituena eta saritutako pertsona hautatzen duena. Arabako ESIko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko egoiliar guztiei zuzenduta (BAME, BAEE, BAPE, BAFE…) dago.

2016an zendu zen Paula Ruiz de Gordoa Körner Hematologia eta Hemoterapiako egoliarraren omenez sortutakoa, eta horrexegatik sari horrek haren izena darama.

Irakaskuntza batzordearen helburua da espezialitate guztietako egoiliarren ikerkuntza bultzatzeaz gain, lehentasun handikoa den lan arlo horri ikusgarritasuna ematea.

Saria Arabako ESIko Egoiliar berriei Harrera Jardunaldian emango da.

Paula Ruiz de Gordoa Körner VIII. sariaren oinarriak

Sari horren helburua da egoitzaren aurreko urtean egindako ikerketa-jarduerarik onena aitortzea. Ebaluatutako aldia 2023ko maiatzaren 1etik 2024ko maiatzaren 1era bitartekoa da.

*Ez dira kontuan hartuko aurreko urteetako merezimenduak, ez egoitzetakoak, ez eta aldez aurreko egoitzetakoak ere, prestakuntzako alderdiak izan ezik.

Ebaluatutako aldian Arabako ESIan Prestakuntza Sanitario Espezializatua egiten ari diren pertsona guztiek eskura dezakete sari hori.

Epeak 
  • Martxoaren 25ean: Paula Ruiz de Gordoa Körner VIII. Sariaren edizioaren aurkezpena.
  • 2024ko martxoaren 26tik 2024ko apirilaren 22ra 23:59etan: hautagaien aurkezpena.
  • 2024ko apirilaren 22tik 26ra: dokumentazioa berrikustea.

Hautagaien aurkezpena 
  • Sarirako hautagaitza aurkezteko, formulario hau bete behar da.
  • Formularioarekin batera, aipatutako merezimenduen egiaztagiriak bidaliko dira helbide elektroniko honetara:

FORMACION.SANITARIAESPECIALIZADAHUA@osakidetza.eus

  • Ebaluazio-batzordeak aurkeztutako dokumentazioa berrikusiko du, eta emandako merezimenduak birsailkatzeko ahalmena izango du, zehaztutako irizpideak betetzen ez badituzte.

Sari honetan baloratzen diren alderdiak 

Prestakuntza:

  • Ikerketa-ikastaroak.
  • Masterra eta doktorego tesia urtean.

Argitalpenak:

  • Artikuluak aldizkarietan edo liburuetako kapituluetan.

Ikerketa-proiektuak:

  • Eremu nazionala/nazioartekoa/tokikoa.
  • IN edo ikertzaile laguntzaileak.

Komunikazioak:

  • Mota: hitzaldiak/ahozko komunikazioak/posterrak.
  • Eremua: nazionala/nazioartekoa/tokikoa.
  • Egilea: lehena edo laguntzailea.

Ebaluazio batzordea 

Honako hauek osatutako batzorde batek ebaluatzen ditu hautagaitzak: Marta Quintana, AUOko Ikasketaburua eta Irakaskuntzako Batzordeko presidentea; Isabel Alonso, AUOko Osasun-prestakuntza Espezializatuko Erizaintzako Irakaskuntza Azpibatzordeko presidentea; Judith Díaz, AUOko Osasun-prestakuntza Espezializatuko kalitate-teknikaria; Maria Jesús Serna, Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionaleko ikasketaburua; Sheila Sánchez, Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitateko Erizaintzako Irakaskuntza Azpibatzordeburua; eta Iñaki Zorrilla, Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuko ikertzailea.

Edizio honetako sariak 
  • 1. eta 2. urteko egoiliarren irabazlea: oparia eta diploma.
  • 3., 4. eta 5. urteko egoiliarren irabazlea: oparia eta diploma.

Irakaskuntzako Batzordea