e-Osabide ESKU-HARTZEA (PRO)

e-Osabideren datu-basearen migrazioa dela eta, asistentzia-aplikazioen zerbitzuak eten egingo dira ostiral honetako 23:00etatik larunbateko 8:00etara

Esku-hartzeak irauten duen bitartean, ezin izango da zerbitzu hauetara sartu:

  • Osategi.
  • e-Osabide.
  • Osabide Global/Osabide Global LMA: asistentzia-arlo guztiak, Lehen Mailako Arreta barne.
  • Osabide Integra.
  • Presbide: eskuzko errezeta.
  • Osanaia.
  • Ospitaleko Farmazia.

Gainera, etenak beste zerbitzu hauei ere eragingo die hein batean:

  • Dietools: etenaren aurretik, inprimatu etiketak. Esku-hartzeak dirauen bitartean ez da errolda eguneratuko.
  • ICCA: eskuz sartu beharko dira esku-hartzeak iraun bitartean. Etena amaitutakoan, informazioa erregularizatuko da: OOMM, Ingresuak eta Altak.
  • Gestlab: soilik eskuragarri Eskabidea eta Kontsulta egiteko kontingentzia-aplikaziorako sarbidea duten lanpostuetatik.  
  • Osabide-AP: Historia Klinikorako sarbiderik gabe. Zerbitzu degradatua administrazio-funtzionaltasunean.
  • Erradiologia: Alta eskuz Modalitateetan. Esku-hartzea amaitutakoan, egindako jarduera Historia Klinikoarekin lotuko da.

Informazioa eskuragarri dago Hasiera/[08] Kontingentzia Plana menuan

Osakidetzako Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetza