“eGuneratzen Sexukablog irakaskuntza-programan” ikastaroa

Araba ESIko Osagune Sexukablog taldeak jarduera sexualeko ohitura osasungarriak suspertzeko ikastaroa egingo du.

eGuneratzen, Osakidetzaren eta EHUren arteko lankidetza-proiektua, garapen-fasean dago orain, 2017ko maiatzean abiaraziko da, eta hauek izango ditu: IKTak, eLearning online prestakuntza eta EHUren Udako Campuseko jardunaldi bat (2017ko ekainaren 15ean).
Hartzaileak

  • Profesional sanitarioak eta ez sanitarioak.
  • Irakasleak.
  • Unibertsitateko ikasleak.
  • Beste arlo batzuetako parte-hartzaileak.

Etengabeko prestakuntzaren ziurtagiria eskatuta dago osasuneko profesionalentzat baita aukerako kreditu bat ikasleentzat ere.