UPV/EHUko Udako Ikastaroak | “Entsegu kliniko baten bizitza zikloa”
Ekainaren 20 eta 21ean, UPV/EHUko Udako Ikastaroen XXXVIII. edizioaren baitan, Bioarabako langileek honako ikastaro hau emango dute: “Entsegu kliniko baten bizitza zikloa”
Saiakuntza klinikoa produktu, substantzia, medikamentu, eta diagnostiko edo terapia teknika baten ebaluazio esperimentala egiteko ezinbesteko ikerketa tresna da, eta helburu du gizakiei aplikatzerakoan duen eraginkortasuna eta segurtasuna balioestea.
Saiakuntza klinikoen oinarrizko alderdietan sakonduko dugu (motak, helburuak, esku hartzearen araberako sailkapena eta azterketaren xedea) eta saiakuntza kliniko baten bizi zikloko etapen berri emango dugu, ziklo hori zazpi urratsetan egituratuta, zeinetan osasun arlokoak diren eta ez diren eragileek parte hartzen duten.
Helburuak
- Saiakuntza kliniko baten etapa guztiak ezagutaraztea.
- Saiakuntza kliniko bat garatzea I-IV fase guztietan, nutrizio klinika, baliozkotze klinikoa (biomarkagailuak, diagnostiko/pronostiko sistemak eta gailu medikoak).
- Ikertzaileei saiakuntza kliniko bati buruzko ezagutza hurbiltzea.
- Enpresei ezagutaraztea zer den medikamentu edo osasun produktu baten saiakuntza kliniko bat gure inguruneko errealitatetik hurbil dauden adibideak eskainita.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak.
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak.
- Profesionalak.
- Publiko orokorra.
- Ikertzaileak.
Izena emateko epea irekita dago jadanik
Matrícula
- Matrikula online egin ahal izango da UPV/EHUko Udako Ikastaroetako aplikazio informatikoaz baliatuta. Ikastaroko fitxan ageri da matrikula egiteko sakatu behar den ezteka. Sakatu helbide honetan
- Udako ikastaroetako web-orrian: https://www.uik.eus/eu
Matrikula inprimakia
Egoera hori suertatzen denan izen-emate inprimakia igorri ahal izango da edo e-mail bidez: uik@uik.eus edo eta ohiko postaz: UPV/EHU Udako Ikastaroak Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua 48, 2007 Donostia.
Informazio gehiagorako:
UPV/EHUko Udako Ikastaroen idazkaritza teknikoa:
@: uik@uik.eus
Telefonoa: 943 219511














