EiTB Maratoiak zahartze osasuntsuan jartzen du arreta

Parte hartu EITB Maratoian eta bideo bat grabatu Niko Etxarten “Euskal Rock ‘n Roll” kantuaren erritmora twist bat dantzatuz

Aurten EITB Maratoiak Niko Etxarten “Euskal Rock ‘n Roll” kantu mitikoaren erritmora mugitzera gonbidatzen gaitu, “Bizi bedi bizipoza!” lelopean, zahartze osasuntsuan fokua jartzeko helburuarekin.

Kanpainak belaunaldiak batu nahi ditu bizitzaren kantu batean, eta gogorarazi nahi digu kontua ez dela soilik urte gehiago bizitzea, baizik eta hobeto bizitzea. Bat egiteko, nahikoa da abestiaren doinuan twist dantzatzen duen bideo bat grabatzea eta comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus helbidera bidaltzea. Parte hartze bakoitzarekin, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioari, osasun fisiko eta mentala mantentzeko eta hobetzeko proiektuak bultzatzen dituenari, zuzendutako diru-bilketan laguntzen dugu.

Anima zaitez eta bizitza musikaz, energiaz eta alaitasunez ospatzen duen sare solidario honen parte izan zaitez!

Sartu dantza-tutorialean.

Mugi gaitezen prebentzioaren eta ikerketaren alde, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde!