Eskuan | Langileen Zuzendaritza zure eskuan
2021ean Pertsonen Zuzendaritzak web-kanal bat sortu zuen Arabako ESIko profesionalei langileen arloko informazio garrantzitsuena eskuratzeko aukera emateko
Web kanal honen helburua da Arabako ESIko Pertsonen Zerbitzua profesionalei hurbiltzea, eta, horrela, langileei buruzko informazio garrantzitsuenerako sarbidea erraztea. Zure gailu mugikorretik kudeaketak egitea ahalbidetzen duen tresna interaktiboa da.
2022ko apiriletik hona 6083 sarrerak jaso dira, eta horrek adierazten du tresna hau maiz erabiltzen dela.
Eskuan web-kanalera azkar eta erraz sar zaitezke, kartelean agertzen den QR kodearen bidez edo esteka honen bidez.














