Etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko

Laguntza horiek izateko eskaerak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 23an hasi eta irailaren 23an amaituko da

2024ko uztailaren 22an Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 1204/2024 Ebazpena argitaratu da. Horren bidez  langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko, 2024ko ekitaldiari dagokion, laguntza programarako eskabideak aurkezteko deialdia ezartzen da, bide honi jarraiki: Profesionalak/Prestakuntza/Prestakuntzarako laguntzak/Laguntza programa etengabeko prestakuntzarako eta birziklapen profesionalerako ikasketak egiteko.

Programa honen helburua da laguntzak ematea osasun-arloan, alderdi klinikoetan nahiz kudeaketakoan eta administraziokoan, etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko prestigio handiko zentro edo erakunde nazionaletan; estaldura-aldi honetan amaitutako prestakuntzetarako emango dira laguntzak: 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra.