Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Gaur, azaroak 10, zabaldu da 2025-2026 ikasturteko deialdi osagarrian izena emateko epea
Otsailetik ekainera euskara ikasi nahi duten Osakidetzako langileek gaur, azaroak 10, dute lehen eguna IVAPek eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko; azken eguna azaroaren 21a izango da.
2025-2026 ikasturteko deialdi osagarrian hurrengo aukerak izango dituzte interesdunek:
- Ikastaroa 2025eko urrian hasi ez duten langileek aurrez aurreko bost orduko ikastaro trinkoa edo barnetegikoa eskatu ahal izango dute.
- Lanorduetako ikastaroa urrian hasi duten langileek hurrengo aukerak izango dituzte:
- Bi orduko ikastaroa egiten ari direnek modulu aldaketa eskatu ahal izango dute, hau da, bi orduko ikastarotik trinkora edo lau hilabeteko barnetegira. Hilabeteko barnetegia, baina, ezin izango dute eskatu.
- Trinkoa edo barnetegia egiten ari direnek matrikula berritzeko edo moduluz aldatzeko eskaera egin ahal izango dute, alegia, trinkotik edo barnetegitik bi orduko ikastarora (lanorduetan nahiz lanorduz kanpo).
- Lanorduz kanpoko ikastaroa urrian hasi dutenek hurrengo aukerak izango dituzte:
- Bi orduko ikastaroa egiten ari direnek moduluz aldatzeko eskaera egin ahal izango dute, alegia, bi orduko ikastarotik trinkora. Gainera, lanorduetan trinkoa edo lau hilabeteko barnetegia eskatzeko aukera ere izango dute. Hilabeteko barnetegia, baina, ezin izango dute eskatu.
- Ikastaro trinkoa egiten ari diren langileek matrikula berritzeko edo moduluz aldatzeko eskaera egin ahal izango dute, alegia, trinkotik bi orduko ikastarora. Gainera, lanorduetan bi orduko ikastaroa edo edozein barnetegi (lau hilabetekoa edo hilabete bakarrekoa) eskatzeko aukera ere izango dute.
- Autoikaskuntzan ari direnek ezin izango dute ikastaro berririk eskatu.
Izen-emateko eskaera hemen bertan egin dezakezu: eskaera egin
Deialdiari buruzko informazio osoa Intranet korporatiboaren Euskara atalean dago, baita eskaerak aurkezteko aukera ere.













