Euskara Lagun

Euskaraz hitz egiteko eta euskara hobetzeko nahi duenarentzat bide berri bat sortu da. Praktikatu ere egin dezakegu.

Aurten Osakidetzak interneten bitartez Mintzanet programa erabiliz euskaraz egiteko aukera eskeiniko du.

Horretarako, Osakidetzako bi lagun harremanetan jarri behar dira euskara hobetu nahi duena eta euskaraz ondo moldatzen dena, hau da bidelaria eta bidelaguna.  Bi lagun horiek lanorduz kanpo Skypen bitartez hiru hilabetean zehar astero ordubetez (12 ordu guztira) aritzeko konpromisoa hartuko dute.

Interesatuta egonez gero, Araba ESIko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri.

Horretaz gain, gogoratu nahi dizuegu Kanpo Kontsultetako lehenengo sotoan euskara txokoa prest dagoela. Bertan, euskaldunak diren beste profesionalekin euskara praktikatu dezakezue, irakurri, mintzalagun taldeak garatu, eta abar.