Euskaraldia 2022 | “Hitzez ekiteko garaia”

Banakako izen-emate epea irailaren 28tik dago zabalik

Euskararen erabilera sustatzeko Euskaraldiaren hirugarren edizioa gero eta hurbilago dago, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Zabalik dago Ariguneak osatzeko eta izena banaka emateko epea.

Aurreko edizioetan parte hartu baduzu, zure parte-hartzea baieztatu beharko duzu, eta parte hartuko duzun lehen aldia bada, honako esteka honetan eman ahal izango duzu izena: https://izenematea.euskaraldia.eus

Euskaraldiak herritarron hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea du helburu, eta gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. Ariketa kolektibo hori bi roletan banatuta dago: Ahobizi (euskaraz aritzeko erraztasuna duen pertsona) eta Belarriprest (hizkuntza ulertu eta erabiltzen hasteko ahalegina egin nahi du).

Ariketa horretan bakarka edo taldean parte har daiteke. Taldean, erakunde edo zerbitzu gisa, Arigunea izango litzateke, eta bertan taldeko kide guztiek rol bat edo bestea izango dute.

Ahobizi

Ahobizi gisa parte hartzen dutenek euskaraz komunikatzen dira beti ulertzen duten pertsonekin. Beste pertsonak euskaraz dakien ala ez ziur ez daudenean, lehenengo hitzak euskaraz egingo dituzte eta, beste pertsonak ulertzen badu, hizkuntza berean hitz egiten jarraituko dute. Ahal den guztietan euskaraz hitz egitea da gakoa.

Belarriprest

Belarriprest gisa parte hartzen dutenek euskaraz ulertzen dute, baina ez dute kasu guztietan hitz egingo. Gutxieneko baldintza hizkuntza ulertzea da. Alde horretatik, pertsona horiek aukera dezakete noiz nahi duten edo noiz hitz egin dezaketen euskaraz, baina beraiei beti euskaraz hitz egiteko eskatuko dute. Gakoa ez dago gaitasunean, jarreran baizik.

Arigune

Praktika-lekuetan, euskarazko arigune izenekoetan, euskaraz komunikatzeko aukera etengabe bermatuta dago. Talde horiek osatzen dituzten pertsonek ahobizi edo belarriprest gisa parte hartuko dute, baina, kasu honetan, taldean egingo dute ariketa.

Arabako ESIko Euskara Zerbitzua ariguneak izendatzeko ahaleginean ari da. Zure zerbitzuak edo lan-taldeak arigunea izan nahi badu, jarri harremanetan honako helbide honetan: euskara.arabaesi@osakidetza.eus

Erakundeko ariguneetan izena emateko epea maiatzaren 18an hasiko da eta bakarka izena emateko irailaren 28an.

* Arigunetan izena eman duten pertsonek hurrengo estekan baieztatu behar dute parte hartuko dutela.

Arabako ESIko Euskara Zerbitzua