Euskarari buruzko informazioa, Araba ESIn

Atal honetan euskaren inguruko berri hauek eskaintzen dizkizuegu: Hizkuntza Ofizialeko diru-laguntzak, euskararen txokoa, mintza taldeak eta euskaren erabilerari buruzko protokoloa.

Hizkuntza Ofizialeko diru-laguntzak

Deialdian parte har dezakete 2015-2016 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa, euskara ikastaroren bat egiten duten Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.

Eskabideak interesatuaren zerbitzu-erakundearen Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu behar dira (Pertsonaleko Zerbitzuko Profesionalentzako Arretan), 2016ko ekainaren 27tik irailaren 30era bitartean (biak barne).

Argibide gehiago

Euskararen txokoa martxan

Araba ESIk badu euskara txoko bat Kanpo-kontsultetako -1 sotoan. Bertan hainbat material (liburu, gida, aldizkariak, pinak) dago, erabiltzeko. Hala ere, profesionalen batek nahi izanez gero, material gehiago eraman dezake. Materiala soilik gelan bertan erabili daiteke, eta, beraz,ezin da materiala handik atera.

Bertara sartzeko, beheko solairuko zaindariaren bulegotik, mostradorearen ondoan dagoena,  pasa behar da eta txartel bat eskatu. Bukatu ondoren, txartela itzuli behar zaio zaindariari. Barruan, erregistro-orri batzuk ere daude, erabiltzaile bakoitzaren datuak emateko, eta, horrela, gelaren erabilerari jarraipena egingo zaio.

Mintza taldeak

Araba ESIko Euskara Zerbitzuak mintza taldeak sortzeko asmoa du, urritik aurrera.Talde horiek zure mintza hobetzea dute helburu. Parte hartu nahi baduzu, bidal ezaguzu posta elektroniko bat zure datuekin (izen-abizenak , telefono-zenbakia eta euskara maila), ordutegiak eta egunak antolatzeko.

Era berean, norbaitek interesa badu, euskal kafea talde bat bideratzeko atseden ordutegian, Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke, antolatzeko.

JUANJOSE.ELORRIAGAARRUZA@osakidetza.eus

RAFAEL.ARRIOLASANSEBASTIAN@oskidetza.eus

Euskaren erabilerari buruzko protokoloa

Araba ESIk euskaren erabilera normalizatzeko bidean, hainbat aurrerapauso eman baditu ere, oraindik unitate edo zerbitzu batzuetako karteletan zer hobeturen bat edo beste egon badago. Hori dela eta, honekin batera bidaltzen dizugu Itzulpenei buruzko protokoloa, non besteak beste, hauek azaltzen dira:

  • Bi zutabetan idatzitako testuetan:

Euskara ezkerrean, gaztelania eskuinean

EUSKARA          GAZTELANIA

  • Goian eta behean idatzitako testuetan:

Euskara goian, gaztelania behean. Adibidez:

Pazienteen eta erabiltzaileen eskubideak

Derechos de los pacientes y de los usuarios

  • Inprimaki bat oso erabilera mugatukoa bada (barneko edo kanpoko bezeroari zuzentzen ez zaionean) eta diseinuaren konplexutasunagatik hizkuntza bakarrean diseinatzea komeni bada, inprimakiaren identifikazio-izenburua bi hizkuntzetan jarri beharko da.

BIKAIN ebaluazioa

Bestaldetik, aipatzea aurten Araba ESIn euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko, kanpo-ebaluazio batera aurkeztuko dela, BIKAIN ebaluaziora hain zuzen. Hori dela medio, gure erakundean zer hobeturen  edo iradokizunen bat egin nahi baduzue, kontuan hartuko dira euskararen erabilerak hobera egin dezan.

Animo eta “eutsi gogor”!

Informazio gehiago