Eusko Jaurlaritzaren 2025eko osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak

2025eko osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia argitaratzeari buruzko ziurgabetasuna dela-eta, zuen proposamenak prestatzen aurrera egiteko behar duzuen informazioa bidaltzen dizuegu

Data korapilatsuetan sartzen ari garenez, eta gaur egun, ez dakigu noiz argitaratuko den EHAAn Eusko Jaurlaritzaren 2025eko osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia. 2024ko deialdiaren ereduak eta agindua bidaltzen dizkizuegu, urte honetarako proposamenak prestatzen joan ahal izateko. Hala ere, funtsezko aldaketak egon daitezke 2025. urteko deialdian, eta argitaratzen diren unean jakinaraziko dira.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurreko urteetan bezala, Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuak telematikoki izapidetuko ditu eskaerak.

Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuari ATXIKITAKO IKERTZAILEAK soilik aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Bestalde, bai INak, bai laguntzaileek funtzionario-, estatutu- eta lan-lotura izan beharko dute ZTBESko agente onuradunarekin, gutxienez eskabideak aurkezteko epetik dirulaguntza emateko behin betiko ebazpenera bitartean.

Deialdiaren argitalpena atzeratzen ari denez, eta proposamenen bidalketa behar bezala kudeatu ahal izateko, eskertuko genizueke deialdi honetara proposamenen bat aurkeztuko duten INek honako informazio hau bidaltzea helbide elektronikora (convocatorias@bio-araba.eus) ahalik eta lasterren:

1- PROIEKTUAREN IZENBURUA

2- IKERTZAILE NAGUSIA

3- PROIEKTUAREN LABURPEN LABURRA

OHAR GARRANTZITSUA: ezinbestekoa da aurrekontua Bioaraba OIIko Kudeaketa Unitate Teknikoko langileek berrikustea. Beraz, memoria idatzi ahala, harremanetan jarri kudeaketako teknikariekin, behean adierazitako helbidean aurrekontua egiteko.

Biobankuaren inplikazioa behar duten proiektuek erantsitako formularioa bete beharko dute. Era berean, Bioaraba OIIk egindako dokumentu bat erantsi da, proiektuaren memoriaren 1.a puntuko lehen bi atalak betetzen laguntzeko. Bestalde, Arabako ESIko zerbitzuek gauzatu beharreko jarduera guztiak, ohiko jardunaren parte ez badira, dagokion zerbitzuburuari jakinarazi beharko zaizkio, eta hark emango du jarduera horien aurrekontua, oniritzia jasotzen badu.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Proposamenen dokumentazioa kudeatzeko eta bidaltzeko harremanetarako datuak:

https://osabox.osakidetza.net/index.php/s/rZy2d3IdFXR1mtZ

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Bioaraba OII