Formakuntza eskaintza | Erizain eta EZOTen zerrenda espezifikoak
Eskaerak egiteko epea 2024ko abenduaren 9tik 25era bitartekoa da
Zerbitzu edo unitate hauek birziklatuko dira:
Erizaintza:
- Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU)
- Kirofanoa
- Endoskopia
- Pediatria
- Hemodinamika
- Erradiologia Interbentzionista
- Hemodialisia
- Onko-hematologia
- Farmazia
- Hemoterapia
EZOT:
- Nefro-hemodialisia
- Kirofanoa-esterilizazioa
- Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU)
- Larrialdiak
- Erditze Unitatea
- Jaioberriak
- Osasun Mentaleko Unitatea
Plaza kopurua eta birziklatze bakoitzaren aldia hurrengo dokumentuan kontsulta daitezke.
Birziklatzea egin ahal izateko baldintzak
- Ezinbestekoa da Arabako ESIko kontratazio-zerrendan inskribatuta egotea.
- Ezinbestekoa da beste zerrenda espezifiko batean inskribatuta ez egotea.
Esleipen-prozesua
- Esleipena Arabako ESIko kontratazio-zerrendako hurrenkera-zenbakiaren arabera egingo da, eta profesionalek eskabide-formularioan egindako lehentasuna kontuan hartuta.
- Hizkuntza Normalkuntzako Planean eta indarrean dagoen hizkuntza-normalizazioari buruzko araudian ezarritako lehentasun-mailak eta ehunekoak errespetatzen direla bermatzeko, birziklatzea lortzen duten profesionalen ehuneko batek dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar du. Ehuneko horrek unitaterako Hizkuntza Normalkuntzako Planean ezarritako derrigortasun-data duten lanpostuen ehunekoaren baliokidea izan behar du.
Birziklatzea hautatzea
- Ez da beharrezkoa eskainitako zerrenda espezifiko guztiak hautatzea.
- Eskaera egiteko epea: 2024ko abenduaren 9tik 25era.
- Birziklapenen esleipendunen zerrenda argitaratzea: 2025eko urtarrilaren 13an.
- Argitalpena Arabako ESIaren intranetaren bidez egingo da. Halaber, esleitutako pertsonek email bat jasoko dute bilera baterako deialdiarekin.
Informazio-bilera esleipendunekin
- Eguna: 2025eko urtarrilak 22.
- Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara.
- Lekua: Gorbeia bilera-gela, Lakua-Arriaga Osasun Zentroa.
- Helbidea: Julián de Arrese, 5, 01010. Vitoria-Gasteiz.
Bilerara joaten ez diren, edo, birziklatzea onartzen dutela beste bide batetik baieztatzen ez duten esleipendunak, baztertu egingo dira, eta erreserba-zerrendako beste pertsona bati utziko zaio plaza.
Plazen behin betiko esleipena
Plazen behin betiko esleipena 2025eko urtarrilaren 29an egingo da, Arabako ESIaren intranetaren bidez.
Birziklatzeen hasiera
2025eko otsailaren 3an, ezarritako asistentzia-unitatean.














