Gasteizko XX. Enpresa Lasterketarako izen-ematea zabalik

2021eko urriaren 23an egindako irudia

Aurten ere Osakidetzak parte hartuko du «XX. Vitoria-Gasteizko Enpresa Lasterketan», urriaren 15ean, larunbata, 18:00etan

Enpresen Lasterketaren helburu nagusia parte-hartzaileen artean jarrera osasungarria sustatzea da, kirol ohitura langileen topagune bihurtuz.

Hau ez da ohiko lasterketa herrikoia, enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau pertsonako taldekako proba baizik. Enpresa bakoitzak nahi beste ekipo aurkez ditzake.

Informazioa

Araba Ascentium S. L. enpresak XX. Enpresa Lasterketa antolatu du larunbatean, urriak 15, 18:00etan Andre Maria Zuriaren plazan abiatuko dena bost kilometro inguruko distantzian ibilbide erabat hiritarra hasteko.

Probak 45 minutu iraungo du gehienez, eta 18:45ean itxiko da helmuga.

Data eta ordua: urriaren 15ean, larunbata, 18:00etan.

Irteera eta helmuga: Andre Maria Zuriaren plaza.

Ibilibide

Izena ematea: Enpresen Lasterketan parte hartzeko izena eman behar da helbide hauetara mezu elektroniko bat bidaliz: jose.monteroluna@osakidetza.eus edo eduardosantiago.mataleras@osakidetza.eus helbideari. *Ez da izena eman behar web-orriaren bidez.