Gaurtik aurrera ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea

Osasuneko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 31ko aginduaren arabera, jakinarazten da bertan behera geratzen dela maskararen erabilera unibertsalaren nahitaezkotasuna Euskal Autonomia Erkidegoko osasun laguntza zentroetan, eta gomendio izatera igarotzen dela

Gogoan izan garrantzitsua dela azken urteetan hartu dugun erantzukizun-kulturari eustea, eta maskarak eta beste higiene-neurri batzuk erabiltzen jarraitzea:

  • Arnas infekzioaren sintomak daudenean.
  • Kasu sintomatikoak artatzen dituzten profesionaletan.
  • Zainketa Kritikoen Unitateetan.
  • Profesionalak eta paziente zaurgarrien aurreko bisitetan.
  • Kirurgia-guneetan.
  • Ospitaleko larrialdietan eta EAGetan.

EHAA 2024.02.02