Gogorarazpena | 2023ko oporrak eta norbere eginkizunetarako egunak hartzea

Gogorarazten da oporrak 2023ko abenduaren 15era arte hartuko direla, eta norberaren gauzetarako egunak eta antzinatasunekoak 2024ko urtarrilaren 7ra arte

Honen bidez, gogorazi nahi da urteko ohiko lanaldiaren betetzea eta eskubide guztiaz gozatzea 2023ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko direla. “Lan jardun arrunta, jardunaldi osagarria, eguneroko lanaldia eta atsedenaldia, asteko atsedena, atseden alternatiboen erregimena eta oporrak” Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Akordioaren, III. TITULUAk aitortzen duenaren arabera.

Gabonetako opor-hartzea eta antolamendua errazteko asmoz, betiere, zerbitzu eta unitateetako antolamendu-beharrizanak eta aukerak kontuan hartuta, honela hartu ahal izango dira:

  • Oporrak: abenduaren 15era arte (data hori barne).
  • Norberaren eginkizunetarako egunak eta antzinatasuna: 2024ko urtarrilaren 7ra arte (data hori barne).

Pertsonen Zuzendaritza