Gogorarazpena | Pazienteen laguntzaileentzako nahitaezko maskara

Gogoan izan bisitariek maskara eraman behar dutela une oro ospitalean dauden bitartean
Pazienteak bisitatzen dituztenean, gela barruan maskara kentzen duten laguntzaile asko daudela ikusi da.
Horregatik, profesionalei eskatzen diegu, irregulartasun horietakoren bat ikusiz gero, laguntzaileari ohartaraz diezaiotela une oro egon behar duela maskara jantzita ospitalean dagoen bitartean, bestela zentrotik kanporatzeko arrazoia izan baitaiteke.
Era berean, profesionalei eskatzen diegu dagozkien NBEak erabil ditzatela egin beharreko lanaren arabera, pandemia hasi zenetik egin den bezala.
Arabako ESIko Asistentzia Zuzendaritza













