Gonbidapena · Osasuna denon geroa

Ekitaldia abenduaren 16an izango da, 18:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak autobus zerbitzua eskainiko du topaketara joatea errazteko. Irteera 16:30ean izango da AUO Txagorritxutik eta itzulera Bilboko Euskalduna Jauregitik 20:30ean

Ordubete inguruko hitzordua, Osakidetzako Zuzendaritzak antolatua, Euskal Osasun Itunaren esparruan lortutako aurrerapenak partekatzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko gune bat irekitzeko. Jardunaldia amaitzeko, profesionalen arteko topaketa lasaia izango da, lankidetza indartzeko, esperientziak trukatzeko eta harremanak estutzeko une aproposa.

Izen-ematea abenduaren 10era arte egongo da zabalik eta, edukiera dela eta, aldez aurretik izena ematea eskatzen da. Profesional bakoitzaren konpromisoa eta dedikazioa aintzat hartuta, Euskadin osasunaren etorkizuna bultzatzen duen ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzea espero da.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak autobus zerbitzua eskainiko du topaketara joatea errazteko. Irteera 16:30ean izango da AUO Txagorritxutik eta itzulera Bilboko Euskalduna Jauregitik 20:30ean.