“Eskerrik asko Maria Victoria, hunkitu egin nauzu”

Araba ESIko erizaintzako profesionalei eskerrak ematea

Atzo, 2020ko maiatzaren 12an, María Victoriak Araba ESIko Erizaintzako Zuzendaritzara deitu zuen. Eskerrak eman nahi zituen Araba ESIko erizainek beren lana egin dutelako, egiten dutelako eta, ziur dago, egiten jarraituko dutelako.

María Victoriak atzo Erizaintzaren Nazioarteko Eguna zela entzun zuen irratian eta telefonoa hartzea erabaki zuen erizain batekin hurrengo mezua partekatu ahal izateko.

Mezua
  • Aurten ez zaigu inoiz ahaztuko.
  • Askoz gehiago baloratzen ditut bizitzak salbatzen dituztenak kirolariak baino.
  • Dena merezi duzue, osasun arloko profesionalek futbolari ospetsuak baino gehiago merezi duzue.
  • Bizitzak salbatzea eta laguntzea askoz ere baliotsuagoa da guztiontzat.
  • Espero dut deskonfinamenduan arauak hausten dituen jendeak ez dezala senide eta lagunek hurbilekoen galerarekin bizi izan dutena berriro bizi arazi, eta ez dezazuela aurreko asteetako ahalegina berriro bizi.
  • Espero dut errekonozimendua berreskuratuko duzuela eta behar ditugun erizain guztiak izango ditugula.
  • Mesedez, helarazi nire mezua Araba ESIko profesional guztiei.

Eskerrik asko María Victoria, hunkitu egin nauzu. Espero dut zure errekonozimendua ahalik eta modurik fidelenean helarazi izana.

Eskerrik asko zuri, eta zu bezala profesional sanitario guztien eta egun honetan erizainen garrantzia aitortzen duten guztiei, bereziki. Kontu handiz ibili.

Nerea Gutiérrez | Erizaintzako zuzendaria