Graduondokoa: “Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskara Komunikazio Klinikoan”
Irailaren 14an informazio saio kliniko bat egingo da ZOOM bidez
Irailaren 14an, ZOOM bidezko saio kliniko bat egingo da Osakidetzan lan egiten duten pertsonentzat, osasun arretan hizkuntzen kudeaketarekin lotuta.
Saioan “Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskara Komunikazio Klinikoan” EHUko graduondokoa aurkeztuko da eta graduondoko hau egin duten edo bertan irakasle diren osasun profesionalen zenbait proiektu ezagutaraziko dira.
Saio klinikoari buruzko informazioa
Noiz: irailaren 14an 8.30etatik 9.30etara.
Non:
- ZOOM:
- Saio birtualerako sarbidea: https://osakidetza.zoom.us/j/92652841857
- Pasahitza: 923247
- Presentziala: saioa Eibarko ospitalean egingo da. Joan nahi baduzu, mezu elektroniko bat idatzi EUSKERA.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus (plaza mugatuak).
Programa:
- Graduondokoaren aurkezpena.
- Aurkezpenak:
- Aitor Montes Lasarte: Euskara plana: ikerketaren beharra.
- Covadonga Fernández Maiztegi: Fibrosi kistikodun pazientearen ibilbidean hizkuntza ikuspegia txertatuz.
- Saioa Martínez de Lahidalga Azkue: Emakume mediku eta gainera euskalduna? Zama hirukoitza.














